Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Anari musikaria, gaur, 'EiTB Kultura Transit' saioan

EITB

Horrez gain, Xabier Anunzibai muralgile eta margolariaren lana eta Leire Lopez editorearen kultur gomendioak ezagutuko ditugu.

Anari musikaria, Xabier Anunzibai muralgile eta margolaria eta Leire Lopez editorea izango dira aste honetako protagonistak 'EiTB Kultura Transit' saioan.

90eko hamarkadan hasi zuen bere ibilbidea Anarik, eta ordutik ezinbesteko ahotsa bilakatu da Euskal Herriko musika panoraman. Donostiako Udalak ematen duen Adarra saria jaso aurretik, berarekin hitz egin dute bere musikaz eta lan egiteko moduaz, azken 20 urteetan bere taldearekin entseatu duen lokalean bertan, Andoainen. Besteak beste, hitzei ematen dien garrantziaz eta diskotik diskora bilatzen duen aldaketaz aritu da.

Bestalde, Xabier Anunzibai muralgile eta margolaria dugu aste honetako Sortzailea. Beasaindarrak Tolosako GKo Galleryn ditu ikusgai estudioan egindako zenbait lan; margolana eta eskultura konbinatzen dituzten formatu ertaineko koadroak gehienak. Tolosan bertan erakutsi dizkio 'EiTB Kultura'ri, baita azken urteotan margotu dituen hainbat mural ere, Bonberenea parean egindako Oroitzapenak lana tartean.

Asteroko kultur gomendioak, azkenik, Leire Lopez Susa argitaletxeko editore berriaren esku. Gernikako Astra espazioan bildu dira berarekin. Los invisibles eta Assata Shakurren autobiografia liburuak, Beat Happening eta Mursegoren diskoak, edo Chaplinen Garai modernoak filma atera ditu zakutik, besteak beste.

'EiTB Kultura Transit' ostegun gauean izango da ikusgai ETB1en eta ETB2n.