Eitb Kultura
ETB1en eta ETB2n
dFERIAren XII. edizioa hizpide, gaur, 'EiTB Kultura'n
A.H. | EITB
Horrez gain, Donostia 2016k martxan jarriko dituen bi ekimen azalduko ditu: 'Tirabirak' eta Europa Transit.
Arte eszenikoen bilgune izango den dFeriaren XXII. edizioa izango du mintzagai gaur gaueko 'EiTB Kultura Transit' saioak. Elkarrizketak izenburupean, elkar ulertzeko baliagarri diren sorkuntzak bildu nahi izan ditu dFeriak, bertako eta kanpoko 31 proiekturekin. Horien guztien aurrerapen eta adibide gisa, Kulunka Teatroren Taxidermia de un gorrión, Ertza dantza konpainiaren Tirania das cores eta Detritus Teatrus arabarren Ovarios verdes fritos sorlanetan sakonduko dute euren egileek.
Donostia 2016k martxan jarritako bi ekimen ere aurkeztuko ditu saioak: batetik, "Tirabirak", Euskal Herriko iragan gatazkatsua jorratu duten bineten gaineko erakusketa ibiltaria, eta bestetik, Europa Transit proiektuaren barnean egin den lehen dokumentala, Mugaldeko mezuak (Mensajes de Frontera). Inmigrazioari buruzko lan hau ETBk emango du datozen asteotan.
Azkenik, zinema estreinaldien artean bi aipatuko dituzte: Cien años de perdón, Daniel Calparsororen azken lana, eta Pikadero, Ben Sharrock eskoziarrak zuzendutako euskarazko filma, Barbara Goenagarekin eta Joseba Usabiagarekin.
'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan izaten da ikusgai, ETB1en eta ETB2n.
ETB2n.ETB2n.