Egun on Euskadi
ETB1en, 09:00etan
Iñigo Santxo abokatua gonbidatu, gaur goizean, 'Egun On Euskadi' saioan
EiTB
Haur lapurtuen gaiaz mintzatuko da berarekin Estepan Aldamiz-Etxebarria.
-
Estepan Aldamiz-Etxeberria aurkezlea
Iragan astean Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean 'lapurtutako ume' batek egindako eskaeraren harira, gaia aztertuko dute gaur goizean 'Egun On Euskadi' saioan. Iñigo Santxo, Gasteizko Ganberan Amaia Cerejidoren egoeraren berri eman zuen abokatua, hartuko du gonbidatu Estepan Aldamiz-Etxebarriak.
Gai hori eta aktualitateak dakartzan beste hainbat kontu jorratuko dituzte solasaldirako mahaian Garbiñe Biurrun, Pernando Barren eta Iñaki Galdos solaskideek
'Egun On Euskadi' saioa 09:00etatik 11:00etara ematen da zuzenean, astelehenetik ostiralera, eitb.eus-en eta ETB1en.