Itxi

Chiloé

Chiloé

Chiloé

22:30ean

Azores artxipelagoko San Miguel uhartera doa "Chiloé" saioa gaur

EiTB

Atlantiko ozeanoan kokatuta dagoen irla osoa ezagutuko du Zigor Iturrietak: Ponta Delgada hiriburua, Sete Cidades eta Furnas auzoak, eta Ribeira Grande hiria, besteak beste.

0:30
Azore Uharteetan izango da

Gaur gaueko "Chiloé, Lasterka Munduan" saioan, Portugaleko Azores artxipelagoko San Miguel uhartean barrena ibiliko da Zigor Iturrieta. Ponta Delgada hiriburua, Sete Cidades eta Furnas auzoak, eta Ribeira Grande hiria bisitatuko ditu, besteak beste.

Bidaia honetan Paulo do Vale artisaua ezagutuko du Zigorrek, oso pertsona interesgarria; bere azken proiektuan txokolate beltza eta urrea nahasten ditu. Rodrigo Castro sukaldariaren eskutik, uharteko gastronomian murgilduko da. Besteak beste, 'Bifana regional' deritzona, Furnaseko eltzekoa eta zenbait ardo dastatuko ditu. Ribeira Granden dagoen Arquipélago abangoardiako museoa ere bisitatuko du. 

Amaitzeko, Epic Trail Run Azores lasterketan hartuko du parte Zigorrek. Vila Franca do Campo hirian abiatutako probak 66 kilometro ditu eta uharte osoa zeharkatzen du. Zigor bera izan zen garaile. 

"Chiloé, Lasterka Munduan" saioa astearteetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.