Burubero
Lehiaketa
Bere bigarren zakua lortu du lehiakide batek 'Buruberon'!
A.E.|EiTB
ETB1eko lehiaketaren historian lehen aldiz, lehiakide berberak bi zaku eskuratu ditu. Jorge Cancedo sopelarrak ostiralean 7.900 euro eraman zituen eta beste 1.800 euro astearteko saioan.
'Burubero' saioaren historian lehen aldiz, lehiakide berak bi zaku eraman ditu. Jorge Calcedok ostiralean lortu zuen lehan zakua eta gaur bigarrena eskuratu du.
Bi eguneko tartearekin, bi zaku eskuratu ditu Jorge Calcedo 26 urteko Sopelako lehiakideak; 7.900 euro lortu zituen ostiralean eta 1.800 euro gaur, asteartea.
Ingeniaritza tekniko eta industriala ikasi ditu lehiakide honek eta Erandioko lantegi batean ari da lanean. Bizikletan bidaiatzea gustatzen zaio; Suitzan eta Portugalen ibili da eta zakuekin Islandiara bidaiatzeko asmoa dauka. Gainera, dagoeneko bi zaku irabazi dituen arren, 'Burubero'n parte hartzen jarraitzen du eta diru gehiago irabazteko aukera izango du.
Jorgek irabazitako bi zakuez gain, 'Burubero'n beste lau zaku banatu dira. 27.000 euroko zakua izan da, orain arte, 'Burubero'n banatutako potoloena. Beste hiru zakuak: bat 6.700 eurokoa, beste bat 2.300 eurokoa eta hirugarrena 25.500 eurokoa. Zakuez aparte, beste hainbat sari ere banatu dira 'Burubero'n. Oraingoz, guztira 100.000 euro baino gehiago eman dira.
'Burubero' astelehenetik ostiralera ematen da ETB1en eta eitb.eus-en 19:05ean, Kike Amonarrizek aurkeztuta.