Itxi

Burubero

Burubero

Burubero

Zakua

Irungo Iñakik lortu du 25.500 euroko zakua 'Burubero'n

ETB1eko saioak inoiz eman duen zakurik handiena da Iñaki Goikoetxeak lortu duena. Guztira, 50.000 eurotik gora eman ditu ETB1eko saioak saritan.

8:23

"Burubero" saioak bere historiako zakurik potoloena banatu du asteazken honetan: 25.500 euroko zakua irabazi du Irungo Iñaki Goikoetxea lehiakideak.

Hirugarren saioa izan du asteazkenekoa Iñakik, eta, orain arte, 300 euro zituen irabazita. Horrez gainera, zakua irabazi ostean ere, "Burubero"n parte hartzen jarraituko du, harik eta beste lehiakideek kanporatzen duten arte, eta diru gehiago irabazteko aukera izango du.

Sari hau irabazita, bere ametsa betetzeko aukera izango du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan komunikazio teknikaria den kazetari honek, Hego Amerikara bidaia luzea egitea zuela helburu kontatu baitzigun "Burubero"n hasi zenean.

25.500 euroko zakua Kike Amonarrizek aurkezten duen saioan orain arte banatutako saririk potoloena da, baina beste bi zaku ere banatu dira aurretik: bata 6.700 eurokoa eta bestea 2.300 eurokoa. Zakuez gain, beste hainbat sari ere banatu dira, eta, dagoeneko, 50.000 euro eman dira guztira "Burubero"n.