Burubero
Saioko lehen zakua
6.700 euroko zakua eraman du Urtzi Leonetek 'Burubero'n!
"Burubero" saioko lehen zakua Urtzi Leonetek eraman du. 6.700 euroko sariaz gain, beste 1.300 euro zituen aurretik irabazita. Beraz, oraingoz 8.000 euro irabazi ditu Astigarragako lehiakideak.
"Burubero" saioak bere historiako lehen zakua banatu du. 6.700 euroko zakua irabazi du Urtzi Leonet lehiakideak. Bere zortzigarren saioa zen, eta lehendik 1.300 euro irabazita zituen. Momentuz, 8.000 euro irabazi ditu!
Urtzik 33 urte ditu eta Astigarragakoa da, baina Errenterian bizi da. Geografian lizentziatua bada ere, euskal dantza eta euskara irakaslea da. Beste telebista saio batzuetan ere parte hartutakoa da.
Zakua irabazi badu ere, "Burubero"n parte hartzen jarraituko du Urtzik, eta diru gehiago irabazteko aukera izango du.
Emititutako lehen 10 saioetan 10.000 euro banatu dira "Burubero"n eta 14 lehiakide izan ditugu. Eta lehia hasi besterik ez da egin!
rik ez da egin!