boxeo izarrak
00:25ean
Jose Zepeda eta Josué Vargas, bi txapeldungai, gaur gaueko protagonistak "Boxeo Izarrak" saioan
EITB Media
Zepeda- 'Hank' Lundy eta Vargas- Shaw borrokaldiak izango dira ikusgai.
-
Pedro Mari Goikoetxea kazetaria
Gaur gaueko "Boxeo Izarrak" saioan, Jose Zepeda eta Henry Lundyren arteko norgehiagoka izango da ikusgai. Zepedak bi aldiz jokatu zuen munduko txapelketa, baina ezin izan zuen gerrikoa eskuratu. Bere zenbakiak hauexek dira: 33 neurketa irabazi eta 2 galdu. Hank Lundyk ere munduko txapelketa jokatu zuen, baina Terence Crawfordek menderatu zuen.
Bigarren norgehiagoka Josué Vargas eta Willie Shawren artekoa izango da. Vargasek 23 urte baino ez ditu, boxeolari bikaina da eta horregatik jarri diote The Drodigy goitizena. Oraingo honetan, Willie Shawren aurka neurtuko ditu indarrak.
Bukatzeko, beste mutil gazte baten azken borrokaldia eskainiko du saioak. Jahi Tuckerrek 18 urte baino ez ditu eta profesional legez egindako hiru borrokaldietan nagusitu da. Kasu honetan, Ysrael Barbozaren aurka arituko da.
"Boxeo Izarrak" gaur gauean izango da ikusgai 00:25ean ETB1en.