Itxi

boxeo izarrak

23:35ean

Iruñean grabatutako boxeo saioa ikusgai, gaur gauean

EITB Media

David Soriak eta José Suerok superwelter pisuko Espainiako Txapelketa jokatu zuten.

  • Boxeo eskularruak

    Boxeo eskularruak. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia

Pandemia hasi zenetik jendearekin egindako lehen boxeo-saioa eskainiko du "Boxeo Izarrak" saioak gaur gauean. Iruñean jokatu zen norgehiagoka nagusia, David Soriaren eta José Sueroren artekoa izan zen, superwelter pisuko Espainiako Txapelketa. Nafarrak bere gerrikoa lehen aldiz ipini zuen jokoan. 

Hurrengo neurketak honako hauek izan ziren: Saul Luna bilbotarra eta Ander Amatriain nafarraren artekoa, eta Cristobal Lorente kataluniarrak eta Dionis Martinez venezuelarrak egindakoa. 

"Boxeo Izarrak" saioa gaur izango da ikusgai, 23:35ean, ETB1en.