boxeo izarrak
00:25ean
Pisu superertaineko munduko txapelketa bikaina "Boxeo Izarrak" saioan
EITB Media
Benavidez vs Angulo eta Rodriguez vs Greer borrokaldiak izango dira ikusgai Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek gidatzen duten saioan.
-
Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.
Gaurko lehenbiziko borrokaldian, David Benavidez eta Alexis Angulo izango dira aurrez aurre. Pisu superertaineko munduko gerrikoa jokoan izango da norgehiagoka honetan. Benavidez txapeldunik gazteena izan zen, 2017an Ronald Gavrili irabazita. Guztira 22 borrokaldi egin ditu eta denetan nagusitu da. Horren aurkaria, Alexis Angulo kolonbiarra, norgehiagoka bakarra galduta dago. Gilberto Ramirez txapeldunak menderatu zuen, 2018an.
"Boxeo Izarrak" saioak eskainiko duen bigarren borrokaldian, Edwin Rodriguez eta Joshua Greer boxeolariek neurtuko dituzte indarrak. Norgehiagoka gogorra, parekatua eta ikusgarria izango da.
"Boxeo Izarrak" ostiral gauetan izaten da ikusgai, 00:25etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.