Itxi

boxeo izarrak

00:40an

Kerman Lejarragaren azken borrokaldia, gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioan

EITB

Horrez gain, superwelter pisuko beste bi neurketa ere eskainiko ditu saioak.

  • "Boxeo Izarrak"

    "Boxeo Izarrak". EITBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean hiru borrokaldi eskainiko ditu "Boxeo Izarrak" saioak. Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek aurkeztuta, Kerman Lejarragaren azken borrokaldia eta superwelter pisuko beste bi neurketa eskainiko ditu saioak.

Kerman Lejarraga boxeolariak azaroaren 20an boxeatu behar zuen Iruñean, baina gaur egungo egoera latzak eraginda, norgehiagoka hori bertan behera utzi behar izan dute antolatzaileek. Dena den, "Boxeo Izarrak" saioak haren azken borrokaldia eskainiko du, orain hiru hilabete Tyrone Nurseren aurka egindakoa. Morgako boxeolariak berriro Europako txapeldun izatea du helburu, eta horretarako prestatzen ari da. Zeregin horretarako aurkari aproposa zen Nurse britainiarra, lau aldiz bere herrialdeko txapeldun izandakoa. Hauek dira horren zenbakiak: 37 garaipen, 6 porrot eta 2 berdinketa.

Neurketa horren ondoren, mexikar jatorriko bi mutil gazteren arteko neurketa eskainiko dute: Leo Ruiz eta Rodrigo Solis boxeolarien artekoa.

Azkenik, Wendy Toussaint eta Isiah Jonesen arteko norgehiagoka izango da ikusgai. Toussaint haitiarrak orain arte egindako 11 borrokaldiak irabazi ditu.

"Boxeo Izarrak" saioa ostiral gauean izaten da ikusgai, 00:40an, ETB1en.