boxeo izarrak
Gaur, 23:30ean
Wladimir Klitschko pisu astuneko munduko txapelduna, "Boxeo Izarrak"en ardatz
EiTB
25 aldiz munduko gerrikoaren jabea izan den Wladimir Klitschkok egindako bi neurketa eskainiko dira, David Haye eta Alexander Povetkinen aukakoak.
-
Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea "Boxeo Izarrak"en. EiTBren bideo bateik ateratako irudia
Iraileko lehen "Boxeo Izarrak" saioa Wladimir Klitschkori eskainia izango da. Boxeolari ukrainar horrek egindako bi neurketa eskainiko ditugu, 25 aldiz izan baita munduko gerrikoaren jabe.
Lehenengoa David Haye britainiarraren aurka egin zuena izango da; bigarrena, ostera, Alexander Povetkin errusiarraren kontrakoa. Gainera, emanaldiaren amaieran, Klitschkok lortutako hainbat K.O. izango dira ikusgai.
"Boxeo Izarrak" saioa ostiraletan izaten da ikusgai, 23:30etik aurrera, ETB1en.