Itxi

boxeo izarrak

23:20an

Bernard Hopkins txapeldun zaharrenari eskainitako "Boxeo Izarrak" saioa, gaur

EiTB

Lehenenik, Oscar de La Hoyaren aurka jokatu zuen pisu ertaineko munduko txapelketa izango dugu ikusgai; eta ondoren, Hopkins eta Howard Eastmanen arteko borrokaldia.

  • Pedro Mari Goikoetxea eta Manu Maritxalar, "Boxeo Izarrak" saioko aurkezleak

    Goikoetxea eta Manu Maritxalar, "Boxeo Izarrak". EiTBren bideo batetik atetatako irudia

Bernard Hopkins munduko txapeldunik zaharrena izango da "Boxeo Izarrak" saioaren gaurko emanaldiko protagonista. Hasteko, Oscar De La Hoyaren aurka jokatu zuen pisu ertaineko munduko txapelketa eskainiko du saioak. Lau gerriko nagusiak izango dira jokoan neurketa honetan. Garai hartan mutur joka ari baziren ere, azken urteotan, Golden Boy Promotions enpresako kide dira biak.

Bigarren norgehiagoka, Hopkins eta Howard Eastmanen artekoa izango da. Borrokaldi historikoa, hor lortu baitzuen Hopkinsek Larry Holmesen marka haustea, 20 aldiz gerrikoari eutsita

"Boxeo Izarrak" gaur izango da ikusgai, 23:20tik aurrera, ETB1en.