boxeo izarrak
23:30ean
Urtainen inguruko "Boxeo Izarrak" saio berezia, gaur gauean
EiTB
Jose Manuel Ibarren bizitzari errepasoa egingo diote hainbat testigantzaren bitartez, eta bere neurketarik ezagunenak izango dira ikusgai.
-
Boxeo borrokaldietan erabiltzen diren eskularruak. Argazkia: Pixabay
Gaur gauean, Jose Manuel Ibar Urtain izango da protagonista "Boxeo Izarrak" saio berezian. Aste honetan beteko zituen 77 urte Urtainek, eta, hori dela eta, haren bizitzaren errepasoa egingo dute saioan, boxeolaria ezagutu zuten pertsonen testigantzen bidez eta berak orain hainbat urte egindako elkarrizketa batean esandakoak gogoratuta.
Horrekin batera, boxeolari gipuzkoarrak egin zituen neurketarik ezagunenak ikusi ahalko dira, tartean Peter Weiland, Jürgen Blin, Henry Cooper, Jack Bodell, Benito Canal, Mariano Etxebarria, Goyo Peralta eta King Roman boxeolarien kontra egindakoak.
"Boxeo Izarrak" saioa 23:30ean izango da ETB1en, Pedro Mari Goikoetxearen eskutik.