Itxi

boxeo izarrak

00:15ean

Stevenson, Adames eta Rocha boxeo munduko izan berriak, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Boxeolari gazteei eskainitako saioa aurkeztuko du Pedro Mari Goikoetxeak.

  • Pedro Mari Goikoetxea

Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioa boxeolari gazteei eskainiko diete. Hasteko, Shakur Stevenson aurkeztuko dute. 21 urteko mutil honek zilarrezko domina eskuratu zuen azken Olinpiar Jokoetan, eta profesional mailan egindako zortzi borrokaldietan nagusitu da. Viorel Simion errumaniarraren aurka neurtuko ditu indarrak.

Bestalde, Carlos Adames ezagutzeko aukera izango dugu. Dominikar Errepublikan jaiotako mutil honek ibilbide oparoa izan zuen afizionatu mailan, eta profesionalen artean ere ez du inork mendean hartu. Azken bi borrokaldiak Alejandro Barrena eta Joshua Conleyren aurka egin ditu, eta horiek ikusi ahal izango ditugu.

Saioa osatzeko, beste boxeolari gazte eta bikain bat hartuko dute protagonista: Alexis Rocha.

'Boxeo Izarrak' ostiral iluntzean izango da ikusgai, 00:15etik aurrera, ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista