Itxi

boxeo izarrak

Boxeo Izarrak

Kerman Lejarraga, Frankie Gavin eta Carlos Ramos, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan

EiTB

Larunbatean Barakaldon Europako Txapelketan parte hartuko duten Kerman Lejarragaren eta Frankie Gavinen norgehiagokak izango dira ikusgai.

  • Txapelketaren kartela. Argazkia: MGZ Promotions

    Txapelketaren kartela. Argazkia: MGZ Promotions

Gaur gauean, larunbatean jokatuko duten Europako Txapelketaren atarian, Kerman Lejarragaren eta Frankie Gavinen neurketak eskainiko ditu 'Boxeo Izarrak' saioak.

Gaueko lehen norgehiagoka abuztuan Marbellan Kermanek Jonnhy Navarreten aurka jokatu zuena izango da. Borrokaldi hori oso-osorik ikusi ahalko da ostiralean.

Horrez gain, saioak Frankie Gavin eta Sam Eggington boxeolariek jokatu zuten neurketa ikusgarria eskainiko du, Morgako mutilak larunbatean izango duen aurkaria hobeto ezagutzeko.

Gaueko hirugarren eta azken borrokaldia, Carlos Ramosen eta Irwin Gonzalezen artekoa izango da. Izan ere, larunbatean BECen jokatuko den Europako Txapelketan, Carlos Ramosek Ibon Larrinagari egin beharko dio aurre, eta 'Boxeo Izarrak' saioak boxeolaria sakon aztertuko du.

Europako Txapelketaren jarraipen berezia egingo du Euskal Telebistak, hain zuzen ere, larunbatean; 21:00etan hasita, Pedro Mari Goikotxeak, Manu Maritxalarrek eta Sara Gandarak jokatuko diren hiru borrokaldien kontaketa egingo dute.

'Boxeo Izarrak' saioa ostiraletan izaten da ikusgai, 24:00etan, ETB1en.