Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

'Antigone edo ezetzaren beharra' antzezlana hizpide, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Aurretik, saioaren lehen orduan, 22. Korrikaz arituko dira. Izan ere, gaur bertan hasiko da lasterketa Amurrion.

  • Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia

    Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia. EITB Media

Gaurko "Biba Zuek!" saioan Antigone edo ezetzaren beharra antzezlana eta euskaraz eginiko antzerkia izango dituzte mintzagai. Horretako, hainbat aktore izango dituzte platoan: Jon Ander Urresti, Matxalen de Pedro eta Xanti Agirrezabala. Mendeetan zehar, gizartean dauden arazoak ditu ardatz bertsio honen istorioak, umore eta tragedia ikuspuntutik. Protagonistek, gainera, izaera oso gogorra eta aurpegi askotarikoa erakutsiko digute. 2022ko Donostia Antzerkia Saria irabazi du antzezlanak.

Aurretik, saioaren lehen orduan, Korrika 22ri buruz arituko dira. Izan ere, gaur hasiko da aurtengo Korrika, Amurrion, eta apirilaren 10ean amaituko da Donostian. Gaia lantzeko, Mertxe Mugika AEK-ko arduradun ohia eta Luis Intxauspe aurtengo Korrikako antolatzailea izango dituzte platoan. Mundura ere egingo dute salto, eta Bruselan zein Mexikon Korrika nola biziko duten erakutsiko digute, bi euskaldunen eskutik.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.