Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Ylenia Baglietto eta Mitxel Santamarina, 'Erresuma' antzezlana aurkezten, gaur, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Shakespeareren obran oinarritutako lana da, eta Bernardo Atxagak ekarri du euskarara. Aurretik, saioaren lehen orduan, pederastiaz arituko dira.

  • 'Erresuma' antzezlanaren irudia

    'Erresuma' antzezlanaren irudia

Gaurko "Biba Zuek!" saioan Erresuma (Erresuma/Kingdom/Reino) antzezlana izango dute hizpide. Shakespeareren obran oinarritutako lana da, eta Bernardo Atxagak ekarri du euskarara. Hamaika aktorez osatutako lantaldea dute, eta saioko platoan horietako bi izango dituzte: Ylenia Baglietto eta Mitxel Santamarina. Otsailaren 11n estreinatu zuten Bilboko Arriaga Antzokian; eta, ondoren, Iruñean, Madrilen, Donostian, Gasteizen eta beste hainbat tokitan dituzte hitzorduak.

Aurretik, saioaren lehen orduan, pederastiaz arituko dira hainbat gonbidaturekin. Norberak bere istorioa kontatuko du, eta Maitane Ormazabal coach-a ere platoan izango da, gaia jorratzeko.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.