Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Haatik Dantza Konpainiaren 'Ur Bizitan' ikuskizuna, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Aiert Beobide eta Iurre Aranburu konpainiako kideak izango dituzte platoan, aurrestreinatu berri den lana aurkezteko. Aurretik, saioaren lehen orduan, maskulinitate berria eta anitza izango dute mintzagai.

  • Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus "Biba Zuek!" saioko aurkezleak

    Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus "Biba Zuek!" saioko aurkezleak. Argazkia: EITB Media

Gaurko "Biba Zuek!" saioan Haatik Dantza Konpainiaren Ur Bizitan ikuskizunaz arituko dira. Horretarako, konpainiako bi kide izango dira platoan: Aiert Beobide eta Iurre Aranburu. Hainbat ikuskizun egin ditu taldeak, eta orain esku artean duten azken proiektua aurkeztuko dute: Ur Bizitan. Aiertek eta Iurrek sortutako ideiatik eratu da emanaldia, eta otsailaren 13an egin zuten aurrestreinaldia Urnietan.

Saioaren lehen orduan, berriz, maskulinitate berria eta anitza jorratuko dute. Hala, platoan izango dituzten gonbidatuek euren esperientzia kontatuko dute, tartean, zaintzaren inguruan dauden rol berriak, aldaketak…

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.