Biba Zuek
18:00etan
Liher taldea, gaurko "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Saioaren lehen orduan, futboleko Euskal Selekzioari buruz hitz egingo dute.
-
Liher taldearen kontzertua Durangoko Ahotsenean. Irudia: EITB Media
2022a musikarekin hasiko du "Biba Zuek!" saioak, Liher taldea izango delako urte berriko lehen gonbidatua. Eta hutsa zen helmuga izeneko diskoa kaleratu berri dute donostiarrek, eta bandako bi kide, Lide Hernando eta Iñigo Etxarri, izango dira platoan euren azken lanaren gainean hitz egiteko. Emanaldia ere eskainiko du bikoteak.
Lehen orduan, futboleko Euskal Selekzioari buruz hitz egingo dute; izan ere, 1915eko urtarrilaren 3an jokatu zen, lehen aldiz, Euskal Selekzioaren partida bat. Honetaz guztiaz hitz egiteko, luxuzko gonbidatuak izango dituzte: Jon Larrea, Euskal Selekzioko lehendakariordea; Aintzane Encinas, Emakumeen Euskal Selekzioko kidea eta Iñigo Simon, historialaria.
"Biba Zuek!" gaur izango da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.