Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Mikel Laskurain aktorea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Aurretik, bertikaltasuna bizimodu bilakatu duten bi pertsonarekin hitz egingo dute Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak.

  • Mikel Laskurain aktorea "Beti Mugan" telesailean

    Mikel Laskurain aktorea "Beti Mugan" telesailean. EITB Media

Gaurko "Biba Zuek!" saioan Mikel Laskurain aktorea izango dute gonbidatu, eta haren ibilbide oparoa eta azken lana izango dituzte hizpide Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak.

Aurretik, saioaren lehen orduan, ezohikoa bezain polita den gai bat proposatuko digute: bertikaltasuna. Izan ere, bertikaltasuna bizimodu bilakatu duten bi pertsonarekin hitz egingo dute, Janire Etxaberekin eta Fernando Lertxundirekin. Janire Harrobi Dantza Konpainiako dantzaria da eta dantza bertikala egiten du. Natura euskarri hartuta eszenografia ikusgarriak egiten dituzte. Fernandok, berriz, arnesari zintzilik egiten du lan eta haren lanari esker txukun mantentzen dira Kursaal eraikina eta Loiolako Santutegiko kupula.

Vidal Salcedo, Mikel Markez eta Aritz Ganboa izango dira platoa bisitatuko duten kolaboratzaileak.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.