Biba Zuek
18:00etan
Sagardotegien denboraldia hizpide nagusi "Biba Zuek!" saioan gaur arrsatsaldean
EITB MEDIA
Bigarren orduan, Olatz Salvador kantautore donostiarra hartuko dute gonbidatu platoan.
-
Sagadotegiak solasgai "Biba Zuek!"en. EITBren bideo batetik hartutako irudia
Gaur, ETB1eko "Biba Zuek!" saioak sagardotegiak izango ditu hizpide nagusi, sagardogileen eskutik. Aurten sagardotegien irekiera otsailaren 3ra arte atzeratzea erabaki dute eta inoiz ez bezalako osasun eta segurtasun neurriak ezarriko dituzte.
Bestalde, Joseba Olagarai Donostiako Konstituzio Plazan egongo da aurten Donostiako eta Azpeitiko danborradak nola biziko dituzten azaltzeko, eta Vidal Salcedok lehenengo sorospenen inguruan hitz egingo du.
Bigarren orduko gonbidatua Olatz Salvador kantautore eta musikaria izango da. Skakeitan taldean aritzen da teklatua jotzen eta koruak egiten, eta musika jaialdi ugaritan parte hartu izan dute. 2014an, bakarkako bideari ere ekin zion. Berak idatzitako abestiak entzun eta gero animatu zuten lagunek jendaurrean aritzera, eta, gitarra lagun, kontzertu akustikoak egin ohi ditu.
Bukatzeko, Marta Elvira kolaboratzaileak Salvadorren erradiografia ekarriko digu.
Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia gidari, "Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.