Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Iker Lauroba musikaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Aurretik, zorioneko bihurtzen gaituzten detaileez arituko dira gonbidatuak.

  • Iker Lauroba

    Iker Lauroba. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Zorionekoa izateaz arituko da gaur "Biba Zuek!" saioa, diruaz aparte badirelako beste hainbat gauza zorionekoak bihurtzen gaituztenak. Beraz, gai honi helduko dio saioak lehen orduan.

Bigarren orduan aldiz, Iker Lauroba musikaria elkarrizketatuko dute Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak. Abeslari donostiarra kaleratu berri duen Udaberria albumaz hitz egingo du eta bere ibilbidea errepasatzeko ere aprobetxatuko dute bisita.

Horrez gain, platoan izango dira kolaboratzaile lanetan, Ainhoa Vitoria, Jon Garate, Mikel Markez eta Aritz Ganboa.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.