Batek daki
22:15ean, ETB1en eta online
Gorputzaren inguruko zalantzak argituz, gaur, 'Batek Daki' saioan
A.A.| EiTB
Gure gorputzarekin gustura ote gauden eta gizarteak gorputz perfektua izatera behartzen al gaituen jakin nahiko du Aitziber Garmendiak.
'Batek Daki' saioa gorputzaren inguruan arituko da gaur gauean. Gure gorputza esaten dugun bezain beste onartzen al dugu? Zein puntutaraino behartzen gaitu gizarteak gorputz perfektu bat behar izatera? Gustura al nago nire gorputzarekin? Nire gorputza, laguna ala etsaia da?
Horretarako, gorputzaren erabileraren atal ezberdinak ezagutuko ditu Aitziber Garmendiak.
Mendi lasterketak egiten dituen emakume kirolariarekin egongo da Aitziber, gorputza sasoian izateko zer nolako dieta eta entrenamenduak behar dituen jakiteko. Haur bat zenetik gurpildun aulkian dabilen mutil baten bizitza nolakoa den ere ezagutuko du, baita futbitoko neska talde baten lehenengo aldiz ofizialki jokatuko duen transexual batena ere.
Bestalde, kirurgia estetikoaren esparrura hurbilduko da Aitziber: batetik, hainbat ebakuntza egin dituen neska gazte batekin egongo da; bestetik, alor horretan lan egiten duen mediku baten gomendioak jasoko ditu.
Gorputzaren inguruko jakin minak, arte eskola batean, biluzik, modelo gisa aritzen den neska batengana, moda agentzia batean lan egiten duten beste batzuengana, eta tatuajeak egiten dituzten denda batera eramango du Aitziber.
'Batek Daki' saioa 22:15ean izaten da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en ostegunetan.
en ostegunetan.