Baserria
22:00etatik aurrera
"Baserria" saioaren bosgarren atala, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB Media
Eguraldi kaxkarra izango dute nagusi eta lehiakideen indarrak ez dira lehen eguneko berdinak.
"Baserria"ren bosgarren atala izango da ikusgai gaur gauean EITBn. Denbora azkar doa "Baserria"n, eta abentura lan-erdietara iristear dago. Desafio-proba ahaztezin baten ondoren, Luis eta Ainhoa izan dira saioa uzten azkenak, eta, orain, Goienetxeatarrek eta Bengoetxeatarrek indarrak pare-parean dituzte.
Luis kanporatu ostean, Gari da orain talde gorriko oilar bakarra. Akatsak garesti ordaintzen diren arren, ikusi egin beharko da lider berriak nola erabiltzen duen aginte-makila, Goienetxeatarrak garaipen premia gorrian baitaude.
Izan ere, euriak ez du atsedenik eman, eta lehiakideen indarrak ez dira lehen eguneko berberak. Hotzak, urak eta lokatzak asko zailtzen du egunerokotasuna.
Auzolan proba irabazi ostean, Bengoetxeatarrek aste lasaiagoa izan dute, baina ekaitzaren aurreko barealdia izan liteke. Nataliak denen jo-puntuan jarraitzen du, eta beste behin taldearentzat zama bihurtuz gero, ondorio larriak izan ditzake Negutegian.
Klaudio Landak gidatuta, "Baserria" igandero izaten da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.