Itxi

Asko maite zaitut

Asko maite zaitut

Asko maite zaitut

22:00etan

'Asko Maite Zaitut' saioak omenaldi bikoitza antolatu du gaurko

A.A. | EiTB

Gehitu elkarteko futbol taldeko bi kide, Izaro eta Aitana, izango dira protagonistak.

2:02

Omenaldi bikoitza aurkeztuko digu gaur, igandea, Zuhaitz Gurrutxagak 'Asko Maite Zaitut' saioan. Izaro Antxiak bere lagun mina den Aitana Ferrandizi eskerrak emango dizkio, bere transexualizazio prozesuan bere alboan egoteagatik. Izan ere, 2014an prozesua hasi zuenetik ezinbesteko figura izan da Aitana Izarorentzat. Prozesu hori nola bizi izan duten eta gizarteak berak gai honi buruz duen ikuspegia zein den jakin ahal izango dugu. Aitana hobeto ezagutzeko bere inguruko lagunekin ere hitz egingo dute.

Baina igande honetako saioan bueltan etorriko zaio sorpresa Izarori. Bi lagunak Gehitu elkarteko futbol taldeko kide dira. Izaro, gainera, Euskal Herriko lehen transexual federatua izan da. Hori dela eta, futbol taldeak berak Izarori bere esker ona adierazi nahi izango dio, eta Aitanaren omenaldiaren bultzatzaile izatetik omenaldia jasotzera pasako da Izaro. Nola erreakzionatuko du sorpresa honen aurrean?

'Asko Maite Zaitut', ETB1en eta eitb.eus-en, 22:00etan.