Itxi

Asko maite zaitut

Asko maite zaitut

Asko maite zaitut

22:00etan

Donostian eta Beasainen omenaldiak, gauean, 'Asko Maite Zaitut'en

A.E.|EiTB

Axular ikastolako Mirari Olaizola eta Segura Irratiko Maria Jesus Telleria omenduko dituzte.

0:20

Donostian eta Beasainen omenaldiak egingo ditu gaur 'Asko Maite Zaitut' saioak. Hasteko, Mirari Olaizola Axular ikastetxeko andereñoa omenduko dute. Ikastolan egindako lan guztia eskertu nahian, aspaldi ikusi ez zituen ikasle ohien ezustekoa jasoko du, omenaldi hunkigarri batekin.

Ikastolako jaiegunak aprobetxatuz, Mirariren familiak Frantziako Landetan duen gotorlekua bisitatuko du Zuhaitzek, omendua gertuagotik ezagutzeko. Ikasle ohien, Joxe Ramon Iturain lankidearen eta Mirariren alaba Maialenen laguntza izango du Zuhaitzek omenaldia prestatzeko.

Ondoren, Maria Jesus Telleria Segura Irratiko ahots ezagunetakoa izango dute protagonista. Segura Irratiko 'Kalejira' irratsaioan azken urteak eman ostean, erretiroa hartu du Maria Jesusek. Horregatik, saioaren entzuleek omenaldia prestatu diote Beasaingo Igartza jauregian.

Maria Jesusek bi alaba ditu: Maitane eta Nahikari. Bien laguntza izango du Zuhaitzek uhinetan hedatzen den ahotsaren atzean dagoen emakumea gertuagotik ezagutzeko. Bestalde, Maria Jesusekin urtetan lanean aritutako bi lankide ere izango ditugu alboan. Nikolas Iparragirre eta Iñigo Etxenike, hain zuzen ere. Guztien laguntzaz osatuko dute omenduaren profila.

'Asko Maite Zaitut' igandero izaten da ikusgai, 22:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.

-en eta ETB1en.