Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Literatura

Aingeru Epaltza idazlea, gaur "Artefaktua" saioan

'Erretzaile damutuen konpainia' azken eleberria argitaratu du idazle iruindarrak. Erresuma eta fedea trilogiaren azken ale honetan, Epaltzak Edu Saragueta pertsonaia aurkeztuko digu berriz hogei urte eta gero. Pertsonaia honetaz baliatuko da gizartean izandako aldaketei kritika egiteko.

3:14
Aingeru Epaltza idazlearen ‘Erretzaile damutuen konpainia’ genero beltzari ekiten dion nobela

Aingeru Epaltza idazlea izango da aste honetako gonbidatu nagusia. Erretzaile damutuen konpainia (Elkar) eleberria argitaratu du, non hogei urte lehenago ezagututako Edu Saragueta pertsonaia duen. Iruñea eta pertsonaia bera aldatu egin direnez, Erresuma eta fedea trilogiaren azken aleak erronka desberdinak garatzen ditu. Alabaina, hastapenekoen esentzia eta arazoak mantenduz, egileak testu literarioa pertsonaiarekin gozatzeko aukeratzat planteatu du. Honetaz guztiaz mintzatzeko, Iruñeko Huarteko Zentrora gerturatuko da saioa idazlearekin.

Epaltzak Santi Leoné idazlea eta kazetaria gonbidatuko du saiora. Biak ala biak lagunak eta egileak direnez, Leonék Epaltzaren testu literarioaz hitz egingo du, baita liburuak mahaigainean jartzen dituen gaiez iritzia eman ere.

Bestalde, Donostiako Aquariumera gerturatuko gara bertako zuzendari Esther Irigarayrekin apalategian gordetako liburuez mintzatzeko.

Irune Rekondo irakurleak emango du larunbat honetako literatur gomendioa.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, 12:50ean, ETB1en eta eitb.eus atarian.