Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

12:50ean

Ana Urkizaren elkarrizketa liburuaz, gaur, "Arte[faktua]" saioan

EITB Media

'Garen hori' lanaz hitz egiteko Itziar Nogueras komunikazio kudeatzailea ere gonbidatuko dute.

1:11
Ana Urkiza

Ana Urkiza izango da aste honetako gonbidatu nagusia "Arte[faktua]" saioan. Komunikazioan aditua, Eusko Ikaskuntzako lehendakari eta idazlea da. Urkizak Garen hori elkarrizketa liburua izango du hizketagai. Euskal marka eta balioak ikertu eta finkatzeko asmoz, zortzi sortzaile eta komunikazioan adituak diren beste horrenbesterekin aritu da; besteak beste, Irati Jimenez eta Iraia Oiartzabalekin. Donostiako Cristina Enea parkean Yolanda Mendiola aurkezlearekin elkartuta, Urkiza liburuak dakarren gogoetaren inguruan arituko da.

Urkizak Itziar Nogueras komunikazio kudeatzailea gonbidatu du saiora; batetik, nolabaiteko ahizpatasun harremana izategatik eta, bestetik, iritzi, gustu eta zaletasun askok elkartzen dituztelako.

Bestalde, saioa Sopelara hurbilduko da, Lizar Begoña poetaren jaioterrira; besteak beste, sortzaile hau gertuagotik ezagutu eta bere sormen prozesua, nola edo ahala, arakatzeko asmoz. 

"Arte[faktua]" larunbatetan izaten da ikusgai, 12:50ean, ETB1en eta eitb.eus-en.