Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

12:50ean

Itziar Ugarte Irizar kazetari eta poeta, eguerdian, "Arte[faktua]" saioan

EITB Media

Donostiako Amara Zaharra auzoan elkartuko dira Itziar eta Yolanda Mendiola. Mikele Landa zinemagile eta kazetaria gonbidatu du idazleak solasaldira.

  • Itziar Ugarte Irizar

    Itziar Ugarte Irizar, "Arte[faktua]" saioan. EITB Media

Itziar Ugarte Irizar kazetari eta poeta oñatiarra izango da gaur "Arte[faktua]" saioko gonbidatu nagusia. Berria egunkariko kultur saileko kazetaria da, Itu Banda literatur taldekidea izandakoa, eta poeta, Susa argitaletxearekin kaleratu baitu genero horretako bere lehen lana, Gu gabe ere izenekoa. Oso gertuko zituen hiru pertsonaren heriotzak bultzatuta, bizitzaz eta bere belaunaldi propioaz hausnartzeko balio izan dio 57 olerkiz betetako bere lehen poema-bilduma honek, haurtzarotik heldutasunerako gogoeta eginez. Donostiako Amara Zaharra auzoan elkartuko dira Ugarte eta Yolanda Mendiola.

Mikele Landa zinemagile eta kazetaria gonbidatu du Ugartek, Itu Banda literatur-taldean batera ibiltzeaz gain, adiskideak direlako. Kazetaria eta zinemagilea da Landa; zinemagintzari dagokionez, berea da Heldu dokumental sarituaren zuzendaritza. EITBko albistegietan kazetari izandakoa da, bestalde.

Letren bidaia sailean, berriz, ibilbide berria hasiko dute aste honetan. Hainbat idazle handi eta unibertsalen lanera zein bizitzara hurbilduko dira, eta lehenengo atal honetarako, F. Scott FItzgerald idazle iparramerikarra aukeratu du Gorka Arrese editore ohiak.

Marisa Barrena irakurle durangarraren eskutik iritsiko da aste honetako gomendioa. Horretarako, Rosa Luxemburgen Kartzelako Gutunak (Katakrak) aukeratuko du, Amaia Lasak eta Hedoi Etxartek euskarara ekarritako bilduma.

Santo Tomas Lizeoko Paul Auzmendi eta Leire Lako gazteen eskutik, bestalde, saio honetako booktubea. Galtzagorri elkarteak antolatutako Booktuberboom_+ lehiaketan parte hartzeko egin zuten.

"Arte[faktua]" gaur izango da ikusgai, 12:50ean, ETB1en eta eitb.eus-en.