Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

12:55ean

Fermin Etxegoien idazle eta kazetaria, gaur, "Arte[faktua]" saioan

EITB Media

'Totelak' izeneko bere azken eleberriaz hitz egingo du Yolanda Mendiolarekin, Bilboko Arte Ederren Museoan. Josu Goikoetxea bertsolari eta poeta batuko da elkarrizketara.

  • Fermin Etxegoien

    Fermin Etxegoien idazlea, "Arte[faktua]" saioan.

Fermin Etxegoien idazle oñatiarra izango da aste honetan "Arte[faktua]" saioko gonbidatu nagusia, Totelak (Erein) izeneko bere azken eleberriaz solastatzeko. Suitzan oporretan dabilen bikote euskaldun baten bidez hizkuntzaz eta euskal identitateaz hausnartu du Etxegoienek fikziozko eleberri honetan, baita euskal musikak horretan guztian duen oihartzunaz ere, Ruper Ordorikari buruzko Ordorikatedra eraiki/osatu baitu. Askorentzat deserosoa den galdera batek ematen dio hasiera liburu honi. Honetaz guztiaz hitz egiteko, Bilboko Arte Ederren Museoan elkartu dira egilea bera eta Yolanda Mendiola.

Josu Goikoetxea bertsolaria eta poeta batuko da beste bien arteko elkarrizketara. Aspaldiko lagunak dira Etxegoien eta Goikoetxea, biak ala biak, telebistan ibilitakoak gainera. Goikoetxea Totelak eleberriari buruz duen iritziaz mintzatuko da.

Bestalde, Maite Perurena Leitzako diseinatzailearen ingurura hurbilduko dira, bere Apalategian gordetzen dituen liburuez gehiago jakiteko asmoz; eta Jennifer Polvorosa irakurle donostiarrak Xabier Ortiz tolosarraren Las leyendas del caldero liburua gomendatuko digu.

Amaitzeko, Lesakako karriketan barrena ibiliko da saioa, bertakoen irakurketa ohitura eta gustuak ezagutzeko.

"Arte[faktua]" gaur izango da ikusgai, 12:55ean, ETB1en eta eitb.eus-en.