Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

12:55ean

Gerra Zibilari buruzko kontakizuna Alberto Barandiaranen eskutik, gaur, "Arte[faktua]" saioan

EITB Media

Samara Velte idazle eta kazetari nafarrak lagundu dio Barandiarani elkarrizketaren azken zatian, kazetaritzaz, erreportajegintzaz, literaturaz eta memoriaz eta haren transmisioaz aritzeko.

  • Alberto Barandiaran Amillano idazle altsasuarra . EITB MEDIA

    Alberto Barandiaran Amillano idazle altsasuarra . EITB MEDIA

Alberto Barandiaran Amillano idazle altsasuarra izango da gaurko gonbidatua "Arte[faktua]" saioan. Gurea falangista zen (Susa) kazetaritza lana da Barandiaranen azkena, eta horretaz solastatzeko Iruñeko Gaztelu plazan elkartuko da Yolanda Mendiolarekin.

80 urtez gordean egondako kaier bat eman zion eskura Barandiarani oso gertuko pertsona batek. Aldi berean, koadernoak eguneroko bat gordetzen zuen, 36ko gerrara joan zen gazte altsasuar batena, argira aterako zuen idazle baten zain zegoena. Eta gauzak zer diren, amaren aldeko aitonarekin egin du topo Barandiaranek kontakizunean, Amillano aitonarekin, eta kontatu egin behar zuela erabaki zuen.

Samara Velte idazle eta kazetari nafarrak lagundu dio Barandiarani elkarrizketaren azken zatian, kazetaritzaz, erreportajegintzaz, literaturaz eta memoriaz eta haren transmisioaz aritzeko.

Hori guztia, "Arte[faktua]" osatzen duten beste atalekin batera, 12:55ean, ETB1en eta eitb.eus-en.