Arte[faktua]
13:00etan
Antxiñe Mendizabal idazle eta kazetaria, gaur, "Arte[faktua]" saioan
EITB Media
Bestalde, Pili Litago, Ugaitz Agirre eta Gerriko liburu-dendako Joxepa Madariaga, Pili Alkaiaga eta Marian Arratibel ere izango dituzte gonbidatu.
-
Antxiñe Mendizabal idazle eta kazetaria Antioko baselizaren atarian. Argazkia: EITB Media
Antxiñe Mendizabal idazle eta kazetari zumarragarra izango da larunbat honetako gonbidatu nagusia "Arte[faktua]" saioan. Odolekoak da bere lehen eleberria, Elkar argitaletxeak zabaldutakoa. Bertan, Iruñeko familia baten istorioa kontatzen du, belaunaldi desberdinetako hiru emakumeren bitartez. Zumarragako Antioko baselizan elkartuko dira Antxine Mendizabal eta Yolanda Mendiola.
Bestalde, Pili Litago editore ohia batuko da solasaldira elkarrizketaren hondarrean. Antxiñeren laguna izateaz gain, urteetan lankide izan dira Elkar argitaletxean. Liburua amaitu bezain pronto, Litagori pasatu zion Antxiñek, berarentzat honen begirada garrantzitsua baita. Besteak beste, eleberriaz arituko dira.
Aste honetan, Liburu saltzaileak atalean, Lazkaoko Gerriko liburu-denda ezagutuko dute, bertako Joxepa Madariaga, Pili Alkaiaga eta Marian Arratibelen eskutik.
Bestalde, Ugaitz Agirre idazle usurbildarra zertxobait gehiago ezagutzeko aukera izango dute Arte egileak tartean.
Horretaz gain, Joseba Elorza Asteasuko kaleetan barrena ibiliko da irakurketaren inguruko galdera sorta batekin: "Zein da zure idazlerik gustukoena? Zein da irakurtzeko ordurik aproposena?".
Hori guztia, eta saioa osatzen duten galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioak, gaur, 13:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.