Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

15:00etan

Eider Rodriguez elkarrizketatuko dute, gaur, 'Artefaktua' saioan

A.E.|EiTB

Elkarrizketatuak Gorka Arrese Susako bere editorea gonbidatu du saiora eta idazlearen eta editorearen arteko harremanaz hitz egingo dute.

2:47

'Artefaktua' saioan Eider Rodriguez idazle errenteriarrarekin elkartuko dira gaur, Hendaiako mugan. Idazlea izateaz gain, unibertsitateko irakaslea, editore ohia eta Eskafandra bilduma feminista taldeko kidea da Eider, eta Sarrionandiaren obrari buruz idatzi du tesia. Berriki, Bihotz handiegia izeneko ipuin liburua plazaratu du, non bizitza errealeko hainbat pertsonaiaren errealitate gordinaren kontakizuna egiten duen. Elkarrizketan, bere idazle izateaz, feminismoaz, amatasunaz eta literaturaz hitz egingo du ahobizarrik gabe.

Elkarrizketatuak Gorka Arrese Susako bere editorea gonbidatu du 'Artefaktu'ra, eta idazlearen eta editorearen arteko harremanaz hitz egingo digute.

Bestalde, Mattin Zeberio booktuberrak gomendioa egingo du bere booktobean. Galdetegian, Yurre Ugarte idazle eta gidoigileak kuttunen dituen idazle eta liburuen berri emango digu, eta Juliette Aninek liburu bat gomendatuko digu.

Nobedadeek eta pitxiek osatuko dute bigarren saioa.

Hau guztia gaur izango da ikusgai, 15:00etan, eitb.eus-en eta ETB1en.