Ahoz Aho +
23:15ean
Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea, gaur gauean, 'Ahoz Aho +' saioan
A.H. | EITB
Euskal Herriko Unibertsitatearen egoeraz galdetuko dio Saioa Martijak bere agintaldiaren amaieran.
Saioa Martijak Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea elkarrizketatuko du gaur gauean 'Ahoz Aho+' saioan. Bere agintaldia amaitzear den honetan, zortzi urte hauetan egindako lanaz eta unibertsitatearen erronka nagusiez galdetuko do Saioa Martijak.
Elkarrizketan esandakoak eta egunak dakartzan gai nagusiak aztertzeko, Eguzki Urteaga, Asier Blas eta Itziar Garcia bilduko dira solasaldi mahairen inguruan. Halaber, Adrian Zelaia Ekai Centerreko adituak AEBko hauteskundeen emaitzen ondorio ekonomikoak aztertuko ditu.
'Ahoz Aho +' gaur emitituko da 23:15etik aurrera eitb.eus-en eta ETB1en.
>