albistea
ETB
30. urtemugako jaia eta umorea, Gabon Zaharreko saio berezien ardatz
A.E.
EITB
ETB-2n El Pelanas-ek, El Jonan-ek eta Africa Baetak emango dituzte kanpaiak eta ETB-1en, berriz, Maikrux eta Marikarmen Atsuekin jango ditugu mahatsak. Guztia Bilboko EITBren egoitzatik.
-
Maikrux eta Maikarmen atsuak
Urte Zaharrean jai handi batekin ospatuko du jaio zeneko 30. urtemuga ETBk, eta kanpaikadak EITBko egoitzatik emango ditu. ETB-2n El Pelanas-ek, El Jonan-ek eta Africa Baetak aurkeztuko dituzte kanpaiak eta ETB-1en Maikrux eta Marikarmen Atsuena izango da ardura hori.
Halaber, ETB-1 eta ETB-2ko gau horretako saio berezietan euskal umorista eta aktorerik onenak bilduko dituzte. Oscar Terolek zuzendutako 'Al Rescate'ko lan-taldea eta egungo 'Vaya Semanita'ko lan-taldea, Javier Garcia de Vicuñaren gidaritzapean dabilena, elkarlanean ari dira saioa prestatzen.
Bestalde, 'Kontuz, Atsuak!'eko Maikrux eta Marikarmenek emango dituzte kanpaiak eta Pello Zabala izango dute lagun. Pello Arantzazun jaso eta Euskal Herriko hainbat herritan izango dira, 30. urteurren honetan, autobusean. Aurpegi ezagunak -aurkezleak, aktoreak eta gainerako famosoak-, autobusean jasoaz. Horrela iritsiko dira Bilboko ETBko egoitzara eta han emango dituzte kanpaikadak.
30. urteurreneko jaia Bilboko egoitzan
Euskal Irrati Telebistak jai handia egingo du 30. urtemuga ospatzeko. EITBko aurrealdean beren-beregi kanpaiak emateko egindako erlojua jarriko dute.
Jaia Gazteako esatariek gidatuko dute eta honako dj-ek parte hartuko dute: Alberto Gavilan, Txus Merino, Jon Urbieta, Txitxo Dj eta Melsex DJ. Halaber, Ainhoa Cantalapiedra, Carmen Nophra, Camanbu Percussion eta 6 Performanceren saioak izango dira.