Itxi

telebista

Saio berria ETB2n

Giza eskubideak sustatzen dituzten herritar eta erakundeen lana erakutsiko du "Euskadi Solidaria" saioak

EITB Media

"Vascos por el Mundo" saio arrakastatsuaren esperientziatik sortu den saio berria hilean behin emitituko da, azken igandean, 22:15ean. Helburua izango da gure gizartearen espiritu solidarioa islatzea, boluntarioei, misiolariei, medikuei, ikasleei eta hainbat profesionali ahotsa emanez.

  • "Euskadi Solidaria" saioko lantaldea

    "Euskadi Solidaria" saioko lantaldea

ETB2k "Euskadi Solidaria" saioa estreinatuko du igande honetan, irailak 29, euskal herritar askok munduko hainbat lekutan egiten duten eguneroko lana erakusteko asmoz. 2018tik ETB2n etenik gabe emititzen den "Vascos por el Mundo" saio arrakastatsuaren esperientziatik sortu da saioa eta hileko azken igandean eskainiko da, 22:15ean

Hain zuzen ere, Joana Etxabe, Eriz Cerezo, Jon Salvador, Sandra Eguiluz, Maria Urrutia eta Iñaki Ainciburu arituko dira erreportari lanetan, eta, lau atal izango dituen saio honetan Filipinak, Senegal, Argentina, Brasil, Mexiko edo Nepal bisitatuko dituzte, han bizi diren euskal herritarrek eta tokiko hainbat erakundek nazioarteko lankidetzarekiko egiten duten lana erakusteko.

Testuinguru horretan, "Euskadi Solidaria" saioak munduko leku askotan gertatzen diren desberdintasunen aurrean milaka boluntario, misiolari, mediku, ikasle edo profesionalek egunero egiten duten ahaleginaren berri emango du. 

Txakoligorrik EITBrentzat ekoitzitako programa berriak gizartearen izaera solidarioa islatu nahi du, giza eskubideak sustatzen dituzten euskal herritarren eguneroko lana erakutsiz, hainbat erakunderekin lankidetzan.