Itxi

telebista

21. edizioa

"El Conquistador" saioaren casting arrakastatsuak: 1.400 lagunek baino gehiagok eman dute izena

EITB Media

Azken urteotako ediziorik jendetsuena da, bereziki 18 eta 22 urteko gazteen artean.

  • Bilboko castingeko irudia

    Bilboko castingeko irudia

El Conquistador bete-betean murgilduta dago 21. edizioko aurrez aurreko castingetan. Deialdiak sorpresa bat baino gehiago dakartza, eta arrakasta handia izan du parte-hartzeari dagokionez. Izan ere, 1.400 lagunek baino gehiagok eman dute izena aurten, horietako 400 Euskal Herritik kanpokoak. Azken urteotako castingik jendetsuena da, batez ere 18 eta 22 urteko gazteen artean.

Denboraldi honetako hautaketa prozesua berrikuntza batekin dator; izan ere, hautagaietako bat sare sozialen bidez aukeratuko dute El Conquistador saioaren Instagram kontuaren jarraitzaileek. Horretarako hautagaiek erronka bati egin beharko dute aurrez aurreko castingean. Aldez aurretik erabaki eta jakinaraziko da Instagram bidez zein den desafioa hiriburu bakoitzean. Donostiako castingaren kasuan, hautagaiek mozorroren batekin joan behar zuten; Bilbon, berriz, bilbainada bat kantatu behar dute, txapela jantzita. Bezperan ari dira ematen erronkaren berri.

21. edizio honetan, historian lehen aldiz, programaren bi jarraitzailek Conquis esperientzia bizi eta programa nola grabatzen den ikusi ahal izango dute, bertatik bertara. Hala, zenbait egunez grabazio-ekipoarekin batera egongo dira, probak nola egiten diren ikusi eta, are gehiago, probak egin ere egingo dituzte. Laster argitaratuko dira El Conquistador saioaren webgunean zozketan parte hartzeko oinarriak eta bete beharreko formularioa.