Itxi

telebista

Zozketa

"El Conquistador" saioa bertatik-bertara nola grabatzen duten ikusi nahi al duzu?

Irabazi bi lagunentzat bidaia eta ezagutu zuzenean telebistako realityrik basatiena lekuan bertan nola grabatzen den. Esperientzia bakarra eta ahaztezina "Conquis"eko edozein jarraitzaile sutsurentzat.

  • "Conquis 21" saioko logoa

    "Conquis 21" saioko logoa. Argazkia: EITB Media

"Conquis"eko komunitatea zorioneko dago. Izan ere, lehenbizikoz saioaren historian, bi lagunek telebistako abentura-saiorik muturrekoena tokian bertan nola grabatzen duten ikusteko aukera izango dute. 

Hainbat egunez, grabazio-taldearekin batera ibiliko dira hara eta hona. Hala, probak zuzenean nola grabatzen dituzten ikusteaz gain, horiek egiten gai ote diren saia daitezke. Benetako ametsa, zalantza barik, "Conquis"eko edozein jarraitzailerentzat. 

Bidaia honetan parte hartu ahal izateko, "El Conquistador" saioko webgunean argitaratuko dugun galdetegia bete beharko dute interesdunek. Horretarako epe bat egongo da, eta ondoren, izena eman duten guztien artean zozketa egingo dugu.

Zozketa horretan parte hartzeko oinarriak laster argitaratuko ditugu.

Zorte on guztioi!