Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

"Biba Zuek!", "Ta Bihar Zer?" eta "La Noche De...", gaur ETB1, ETB2 eta eitb.eus-en

EITB Media

'Toto' antzezlanari buruz "Biba Zuek!"en, euskara hizpide Leire Palaciosek aurkeztutako saioan eta 'Percy' filmaren emisioa.

  • Leire Palacios eta elkarrizketatu bat "Ta Bihar Zer?" saioan

    Leire Palacios eta elkarrizketatu bat "Ta Bihar Zer?" saioan. Irudia: EITB Media

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en  

Toto antzezlaneko protagonistak izango dira gonbidatu. Agurtzane Intxaurraga zuzendaria eta Miren Gojenola eta Asier Hernandez aktoreak obra honen nondik norakoak kontatzera gerturatuko dira platora. Lehen orduan, Korapiloak atalean, agerraldi psikotikoei buruz hitz egingo dute.

"Ta Bihar Zer?" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

Euskararen aurpegi berriak izango ditu protagonista "Ta Bihar Zer?" saioko azken atalak. Euskara askotan izan da hizpide telebistan, baina ia beti profil mota berdinak aritu izan dira euskarari buruzko gogoetak egiten. Leire Palaciosek zuzendutako saioak aurpegi berriei emango die hitza.

 

"La Noche De…" – 22:40ean ETB2n eta eitb.eus-en 

Clark Johnsonek zuzendutako Percy filma izango da ikusgai, benetako gertakarietan oinarrituta, Percy Schmeiserren istorioari buruzkoa: nekazaritzako elikagaien multinazional indartsu baten aurka auzitegietan borrokatu zuen. Abokatu talde handi batekin Percy Schmeiser zapaltzen saiatu ziren bidegabeko prozesu judizial batean.

Filma ikusi aurretik, Felix Linaresek hainbat erreportaje eskainiko ditu. Alde batetik, Lauren Bacallen sekretu bat emango du ezagutzera. Bestetik, aurtengo Oscar sarien izendapenen errepasoarekin jarraituz, Michelle Williamsi buruz mintzatuko da, ostiralean Steven Spielbergek estreinatuko duen filmeko protagonista.