telebista
Edukiak laburrean
Ostiraleko eduki nabarmenak
EITB Media
"ETB Kantxa" saioak Binakako Txapelketako norgehiagoka eskainiko du Eibarko Astelenatik arratsaldean. Gauean, "Go!azen" telesailaren 6.atalaren ostean, "Oholtzan" saioan Neomak talde gipuzkoarrak Guggenheimen egindako emanaldia eta Gontzal Mendibilen 'Hazia' musikala izango ditugu ikusgai.
-
"Go!azen" telesaila.
ETB Kantxa: Pilota.- 17:00etan ETB1en eta eitb.eus-en
Eibarko Astelena pilotalekutik bi norgehiagoka eskainiko dira. Atarikoan, Elezkano II-Eskuza eta Dario-Bikuña izango dira nor baino nor gehiago. Ondoren, Binakako Txapelketako 7. jardunaldiko partida jokatuko da: Urrutikoetxea-Albisu / Ezkurdia-Martija. Xabier Euzkitzek eta Mikel Idoatek egingo dute kontakizuna.
Go!azen- 21:00etan ETB1en eta eitb.eus-en
Proposamen bat egingo die Oierrek Unaxi eta Maddiri "Go!azen"en 6. atalean. Basakabin gertatzen den guztia kontrolatzeko asmoarekin jarraitzen du Oierrek. Garazik, berriz, udalekua zergatik itxi nahi duen jakin nahi du. Protagonistek Zetak taldearen "Akelarretan", Katamaloren "Ostondu sakon poza" eta "Go!azen" abestiak abestuko dituzte.
Oholtzan: Neomak eta Hazia musikala – 22:10ean ETB1en eta eitb.eus-en
Ostiraleko "Oholtzan" saioak bi ikuskizun berezi eskainiko ditu. Lehenik, Neomak musika taldeak Guggenheim museoan egindako emanaldia emitituko da. 7 emakumez osatutako talde gipuzkoarra, musika estilo garaikidea eta berritzailea mezu indartsuekin uztartuz, tradiziotik haratago doan publiko eta esparruetara iristen saiatzen da.
Ondoren, Gontzal Mendibilen Hazia musikala izango da ikusgai, Bilboko Arriaga Antzokitik. Ikuskizun horrek Arrasateko kooperatiben eredua sustatu zuen Jose Maria Arizmendiarrietaren historia omentzen du. Ikuskizun musikalak bere ideiak, ekarpenak eta txertatu dizkigun baloreak, antzezpen, ilustrazio eta koreografiekin ezagutaraziko ditu.