Itxi

telebista

Edukiak laburrean

Asteleheneko eduki nabarmenak

EITB Media

Urte berriarekin, "Atrápame si puedes" eta "Esto no es normal" saioek atal bereziak emitituko dituzte

  • Patxi Salinas-Izaro Iraeta eta Xabier G. Ramsden-Miren Arrieta "Esto no es normal" saioan

    Patxi Salinas-Izaro Iraeta eta Xabier G. Ramsden-Miren Arrieta "Esto no es normal" saioan

ASTELEHENEKO EDUKIAK LABURREAN:  

ATRÁPAME SI PUEDES .-  14:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en

"Atrápame si puedes" lehiaketak 2023a modu artistikoan hasiko du; izan ere, ETB2ko saioak arte eszenikoen munduari eskainiko dio urteko lehen astea. Horretarako, Patxi Alonsok bost gonbidatu izango ditu platoan: David Caiña, zinema, telebista eta antzerkiko gidoilaria; Iñigo Aranburu, Handia eta Maixabel filmetan egindako lanagatik ezaguna den aktorea; Aiora Sedano, Kasilda antzezlanean parte hartzen duen antzerki aktorea; Josu Angulo, antzerki irakaslea eta Siempre juntos antzezlaneko protagonista; eta Leire Orbe aktore, aurkezle eta Arimaktore aretoko bazkidea.

'Atrápame si puedes' saioko lehiakideak

'Atrápame si puedes' saioko lehiakideak

BIBA ZUEK! .- 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en

Olatz Urkia EITBko berriemailea izango da asteleheneko gonbidatua "Biba zuek!" saioan. Beijingetik etorri berri da Olatz, handik irten gabe hiru urte egin ostean. Kazetariak, gainera, El búho de Ravel izeneko liburua argitaratu du. Moskun bizitako oroitzapenak bildu ditu nobela honetan. 

ESTO NO ES NORMAL .-  22:25etan ETB2en eta eitb.eus-en

Urtea umoretsu hasteko, "Esto No Es Normal" saioak atala berezi bat emitituko du astelehenean, urtarrilak 2. Nerea Aliasek eta Egoitza Txurruka "Txurruk" aurkeztuko duten saioa, gaueko 22:25eak aldera izango da ikusgai ETB2n. Honako honetan lehian arituko dira lau aurpegi oso ezagun: Izaro Iraeta aurkezlea Patxi Salinas futbolari ohiarekin, eta bestalde, Xabier Garcia Ramsden kazetaria eta Miren Arrieta aktorea.