Itxi

telebista

Edukiak laburrean

EITBren eduki nabarmenenak gaurko

EITB Media

ETB1eko "Naufragoak" abentura realityan erresistentzia proba gogorra ikusiko dugu, eta ETB2ko "La Noche de..." saioak benetako gertakarietan oinarritutako "Una íntima convicción" film frantziarra eskainiko du.

  • Iñigo Vicens eta Lur Errekondo "Naufragoak" saioaren aurkezleak

    Iñigo Vicens eta Lur Errekondo "Naufragoak" saioaren aurkezleak. Argazkia: EITB Media

"Naufragoak"- 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en

Abentura finaletik oso hurbil dago, eta naufragoak, berriz ere, saioko kideekin haserre ikusiko ditugu. Bestalde, finalerako bidean beste abordatze proba bat egin behar izango dute, oraingoan, erresistentzia neurtuko duena, eta altuerari dioten beldurrari aurre egin beharko diote.

"La Noche de…"- 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en

"La Noche de…"k Una íntima convicción (Une intime conviction, 2018) benetako gertakarietan oinarritutako film frantziarra eskainiko du. Desagertutako emakume baten istorio honetan gizon bat akusatuko dute probarik gabe. Antoine Raimbault zinegileak zuzenduta, Marina Fois eta Olivier Gourmet aktoreak dira protagonista. Bestalde, filmaren emanaldiaren aurretik, Felix Linaresek aurkeztutako saioak honako eduki hauek eskainiko ditu: Kate Winslet aktorearen inguruko erreportajea; "Los mayores escándalos de la historia del cine" atalaren estreinaldia; eta "Adivina de quién es la voz" atala.