Itxi

telebista

22:30ean

Bordelera bidaia egingo du gaur gauean "Vascos por el Mundo" saioak

EITB Media

Joana Etxabe kazetariak eta Carlos Muñoz kamera operadoreak Nouvelle-Aquitaine eskualdea ezagutuko dute bertan bizi diren euskaldunen eskutik.

  • Joana Etxabe kazetaria.

    Joana Etxabe kazetaria.

"Vascos por el Mundo" saioak Frantziako Nouvelle-Aquitaine eskualdera bidaia egingo du gaur gauean, bertako parajeak eta hiriburua, Bordele, ezagutzeko asmoarekin. Joana Etxabe kazetariak eta Carlos Muñoz kamera operadoreak Elena, Iñigo, Carmen eta Leyre euskaldunak izango dituzte gidari.

Bordelek arkitektura klasiko ikusgarria dauka, Parisen ikus daitekeenaren antzekoa. Hartara, UNESCOren gizateriaren ondarea da, eta hainbat monumentu topa daitezke hiriko kaleetan, besteak beste: Cailhau atea eta Saint-Pierre zubia.

Igandeko saioan, Bordeletik gertu dagoen Sarlat erdi-aroko hiria ere bisitatuko dute. Alde batetik, hiriko kaleetan galduko dira, eta, bestetik, Lascauxeko kobazuloetako labar-margoak ikusiko dituzte.

Bestalde, Saint-Emilion herrira joango dira. Mahastiz inguratuta, eskualdeko herririk ederrenetakoa da.

Amaitzeko, Arcachoneko badia eta Pilat duna ikusgarria ezagutuko dituzte.

"Vascos por el Mundo" igande honetan izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.