telebista
22:30ean
'Dos buenos tipos' filma, gaur gauean "La Noche De…" saioan
EITB Media
Aurretik, Juliette Binoche izango dute hizpide, igande honetan jasoko baitu Donostia Saria Zinemaldian. Horrez gain, Hollywoodeko bost pertsona superstiziosoenen zerrenda osatuko dute, eta Anthony Perkins aktorearen bizitzaren eta heriotzaren misterioak errepasatuko dituzte.
-
'Dos buenos tipos' filmaren irudia
EITBko "La Noche De…" zinema saioak Dos buenos tipos (The Nice Guys, 2016) filma eskainiko du gaur gauean. Shane Black zinemagileak zuzenduta, Russell Crowe eta Ryan Gosling aktoreak dira protagonistak eta "Buddy Movies" izeneko pelikulen omenalditzat jo daiteke lana. Izan ere, elkarrekin lan egin behar duten arren elkar gorroto duten bi tipo gogor ditugu protagonista komedia honetan. Holland March detektibea (Ryan Gosling) eta Jackson Healy (Russell Crowe) soldatapeko bizkartzainak dira, 70eko hamarkadako Los Angeles hirian girotutako istorioan.
Aurretik, Felix Linaresek gidatzen duen "LND" saioan, Juliette Binoche antzezlea izango dute hizpide, igande honetan jasoko baitu Donostia Saria 2022ko Zinemaldian. Ostiralean bertan abiatuko da Donostiako zinema jaialdiaren 70. edizioa.
Gainera, asteartea izanda eta hilak 13 gainera, Hollywoodeko bost pertsona superstiziosoenen zerrenda osatuko dute; eta Anthony Perkins aktorearen bizitzaren eta heriotzaren misterioak errepasatuko dituzte 'CSI: Hollywood' atalean.
"La Noche De… Dos buenos tipos" gaur izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.