telebista
22:15ean
Hiru hotel, gaur gauean, "Duelo en las Alturas" saioko protagonistak
EITB Media
Viura, Iriarte Jauregia eta Convento San Roque aurrez aurre, Anne Igartiburuk aurkeztutako saioan.
-
Anne Igartiburu. Argazkia: EITB Media
Gaur gauean, Anne Igartiburu "Duelo en las Alturas" saioko atal berri batekin itzuliko da, 3D teknologiari esker Euskal Herriko ondarea inoiz ikusi ez bezala ezagutzeko. Euskal Herrian hotelen eskaintza zabala dugu, historia eta gastronomia nahasten dituena. Saio honetan, Xabier Madariaga, Nerea Alias eta Iñigo Agirre aurkezleen eskutik, horietako hiru ezagutuko ditugu:
Viura Eskuernagan kokaturik dago, eta mahastizaintzako eta ardogintzako tradizio handiko lurraldea omentzen du.
Iriarte Jauregiak, Gipuzkoan kokatua, 1813ko sutearen ondoren berreraikitako Donostiaren antzeko arkitektura du.
Azkenik, Bizkaian, Balmasedako Convento San Roque hotela dago, XVII. mendeko klausurako mojen egoitza zaharra.
"Duelo en las Alturas" saioa ostegunetan izaten da ikusgai 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en.