telebista
22:30ean
Israel, gaur gaueko "Vascos por el Mundo" saioan
EITB Media
Pedro Mardones kazetariak eta Roberto Secunza kamerak Israelen bizi diren euskaldunak ezagutuko dituzte.
-
Pedro Mardones kazetaria Israelen. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Gaur gaueko "Vascos por el Mundo" saioan, Pedro Mardones kazetariak eta Roberto Secunza kamerak Israelera bidaia egingo dute, eta bertan bizi diren Elena Panadero, Janire Martos, Pablo Alberdi eta Matxalen Eizagirre euskaldunekin egongo dira.
Bidaia Jerusalemen hasiko dute, Lur Santua eta munduko hiru erlijio monoteista garrantzitsuenen epizentroa. Kontrapuntu moduan, Tel Aviven ere izango dira, Israelgo hiririk moderno, mediterraneo eta kosmopolitena. Amaitzeko, Judeako basamortua eta Itsaso Hila bisitatuko dituzte.
"Vascos por el Mundo" gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.