telebista
20:00ean
Asteasu, gaurko "Historias a Bocados" saioan
EITB Media
Joseba Arguiñanok Gipuzkoako Asteasu herriko auzokideen istorioak ezagutuko ditu.
-
Josena Arguiñano Asteasun.
Gaurko "Historias a Bocados" saioan, Joseba Arguiñano sukaldariak Gipuzkoako Asteasu herrira egingo du bidaia, eta bertako auzokideen istorioak gertutik ezagutuko ditu, momentu gastronomiko ezberdinen inguruan.
Arguiñano 70 urteko Joxe Aizpurua ferratzaile eta baserritarra, Iker Elizegi 21 urteko pilotaria eta Mikel Arteaga 53 urteko abeltzainarekin izango da. Euren istorio eta bizipenak azalduko dizkiote Arguiñanori eta herriarekin duten harremanaz ere arituko dira.
"Historias a Bocados" gaur izango da ikusgai 20:00etan ETB2n eta eitb.eus-en.