Itxi

telebista

20:00etan

Butroeko gazteluaren inguruak, gaur, "Historias a Bocados" saioan

EITB Media

Ainhoa, Dani eta Maria Jesus auzokideekin patata-arrautzopila, plantxan egindako barazkiez lagundutako haragia eta leka-patatak dastatuko ditu Joseba Arguiñanok.

  • Joseba eta Maria Jesus gazteluaren kanpoaldean

    Joseba eta Maria Jesus gazteluaren kanpoaldean

Gaur, maiatzak 1, "Historias a Bocados" saioan Joseba Arguiñanok bisitatuko duen herria Butroe izango da, Bizkaiko Gatika udalerriko auzoa.

Lehenbiziko gonbidatua Ainhoa Elosegi izango da eta 43 urte ditu. Gaur egun, oilo-etxalde bat kudeatzen du, gozogintza lantegi bat du eta gainera, kiwiak landatu berri ditu. Ainhoak piperrez lagundutako patata tortilla jarriko du mahai gainean, eta bertan prestatutako gailetekin batera jango dute.

Dani López 28 urteko gazte bat da, eta Butroeko zalditegian lan egiten du. Bertako lanen berri jakin ostean, aurkezleak plantxan egindako barazkiez lagundutako haragia prestatuko du zalditegiko txokoan.

María Jesús Azkuek, 68 urteko Butroeko bizilagunak, Joseba Arguiñanori gazteluaren kanpoaldea eta Magdalenaren baseliza erakutsiko dizkio. Horrez gain, Maria Jesusek leka-patata platerkada ederra partekatuko du Joseba Arguiñanorekin.

Hitzordua, gaur, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.