Itxi

telebista

22:30ean

Celada eta Caimán, gaurko "El Conquis" saioan protagonista

EITB Media

Horrez gain, bere talde osoarekin haserretuko den kapitain baten irudiak eskainiko ditu saioak.

  • Caiman eta Celada

    Caiman eta Celada. Argazkia: EITB Media

Kanpamenduetako bakea eta armonia bukatu da hamsterraren joko polemikoaren ondoren, eta immunitate joko berriaren korreoa heltzean kapitainetako bat bere talde osoarekin haserretuko da. Gaurko "El Conquis" debatean ikusiko dugu gertatutako guztia.

Saioak, gainera, abenturako azken bi kanporatuak izango ditu gonbidatu, Celada eta Caiman. Asteleheneko duelu gogorra gainditu zuen bakarra Eneko izan zen, beste bi lehiakideak kanpoan utziz. Gonbidatuek jokoaren nondik norakoak aztertuko dituzte eta haien izendapenen inguruan hitz egingo dute.

Bestalde, immunitate joko polemikoaren irudi berriak eskainiko ditu saioak, benetan gertatutakoa argitzeko. Egia ote da gorriek ez zutela lagundu? Taldeek joko zikina egin zuten?

Amaitzeko, Los Haitisesera joango dira kanpamenduetako azken ordua jasotzeko; eta David Secok datorren asteko jokoaren aurrerapena eskainiko du.

Platoan, Eneko, David, Durana, Eider, Raúl, Leire Juanes, Andrea eta Ohiane solaskideek euren iritzia emango dute, eta Conquis komunitateak ere bere tokia izango du Oizeder Mayo eta Isma Pereiraren Gaztearen txokoan. "El Conquis" asteazkenero izaten da ikusgai, 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.

"El Conquistador del Caribe" liderra astelehenetan

"El Conquistador del Caribe" saioa asteleheneko ordutegi nagusian audientzia-buru izan da hamabi astez jarraian. Asteleheneko atalak ere datu bikainak eskuratu zituen: % 24,3ko audientzia-zatia, eta 254.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan.